86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 105. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizi.–Aurkeztutako alegazioari erantzuteko txostenak onestea.

Bigarren.–Aurreko puntuan onetsitako txostenetan oinarrituz, alegazioari honela erantzutea:

1. Lehenengo gaia baiestea.

2. Bigarren gaia ezestea.

3. Hirugarren gaia ezestea.

Hirugarren.–Behin betiko onestea Noaingo 1. poligonoko 105. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Odin Activos SLk sustatua, bat etorriz 2021eko urtarrilaren 27an aurkeztutako testu bateginarekin.

Laugarren.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Bosgarren.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2021eko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104626