86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Oihan aprobetxamenduaren bigarren enkante publikoa,
hasierako prezioa %10 jaitsita

Igantziko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

  • Alderdiak: Apaola, Mukegi eta Anddo.
  • Espeziea: Q.rubra (Amerikano), P.x hybrida (Platano), P.nigra (Larizio), P.menziesii (Douglas), L.kaempferi (Alertze), P.radiata (Insignis).
  • Bolumena: 241,50 m³ zur eta 1.606,26 m³ enbor txiki.
  • Oin kopurua: 1.847,76.
  • Mozketa-mota: Birsortzeko mozketa (Mukegi), Klara (Anddo, Apaola)
  • Hasierako prezioa: 19.264,22 euro, BEZa kanpo.
  • Aurkeztu beharreko %2ko behin-behineko bermea: 385,28 euro.

Proposamenak Igantziko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko apirilaren 26ko 14:00ak baino lehen.

Plegu ekonomiko-administratiboa zein plegu teknikoak edonoren eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udalaren web-orrian (www.igantzi.eus).

Igantzin, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2105658