86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udaltzainburuaren izendapena. Alkatetzaren 398/2021 Ebazpena

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Kontuan hartuz hutsik dagoela Corellako udaltzainburuaren lanpostua.

Kontuan hartuz plantilla organikoan ageri dela udaltzainburu lanpostua behin-behineko langile batek bete behar duela.

Kontuan hartuz, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen dela, eta haren izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman beharko direla argitara.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1.e) artikulua.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Constantino Anton Sanchez izendatzea Corellako udaltzainburu, 2021eko martxoaren 29tik aurrerako ondorioekin.

Corellan, 2021eko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2105137