86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Xehetasun-azterketa, Etsaingo 7. poligonoko 31. lurzatian.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2/12-2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Etsaingo 7. poligonoko 31. lurzatian, Maite Urtasunek eta Federico Gómezek sustatua, eraikinaren garaiera aldatu, eta barnean ahalbidetzeko Udal Planean finkaturiko oinak (B+1+ TA).

Iragarkia eman zen argitara 2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2020ko abenduaren 11n, eta jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu.

Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipaturiko xehetasun-azterketa.

Iragarki hau eta dagozkion testua eta planoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen dira argitara, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluetan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Anuen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104752