86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Izendapena

Cortesko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean aritzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2020ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean), Alkatetza honek, 2021eko martxoaren 29ko 97/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki du María Laura Escalona Vicente izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Cortesen, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2105182