86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, zeinaren bidez Jorge Ollero Perán jauna izendatzen baita Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2021eko apirilaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko martxoaren hogeita hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jorge Ollero Perán jauna izendatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2021eko apirilaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2105346