86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

55/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita deialdi hau: Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 642/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenekin bat. Ebazpen hori 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Deialdi horren 8. oinarrian xedatzen denez, lanpostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren, kalifikazio epaimahaiak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko dizkiola lanpostuak esleitzeko proposamenak. Zuzendari nagusiak, gero, bidezko izendapenak formalizatuko ditu. Lehiaketa ebaztearen ondoriozko izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira oso-osorik eta, horrez gain, esleitu diren lanpostu hutsak zein toki-erakundetakoak diren, hango buruei jakinarazi beharko zaizkie modu formalean, izendatuen jabetza hartzea formalizatzeko.

Kalifikazio epaimahaiak lehiaketan eskatutako lanpostuak esleitzeko proposamena jakinarazi duenez, bidezkoa da lehiaketaren ebazpena onestea eta, ondorioz, B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak esleitzen dira eta lanpostua esleitu zaien lehiatzaileen izendapenak egiten dira.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuko egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia, eta erabakitzea lanpostuen esleipena eta esleipendunen ondoriozko izendapena B taldeko kontu-hartzaile titular gisa, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.

2. Esleipendunek hilabeteko epea izanen dute, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, izendapenaren xedeko lanpostuaren jabetza hartzeko, eta orain arte betetzen ari ziren lanpostua utzi beharko dute.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatu diren izangaiei jakinaraztea, baita lanpostu hutsak esleitu diren toki-erakundeetako buruei ere. Adieraziko zaie, orobat, espedientean interesa dutenek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, eta horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 24an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Ebazpena, Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdiarena. Deialdia Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 642/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen

ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENDATUTAKO LEHIAKIDEAK

Zizur

ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA

Lesaka

URDANGARIN ZURUTUZA, IÑIGO

Milagro

MATEOS CRISOSTOMO, NURIA

Berriobeiti

ALVAREZ PAEZ, ABEL

Funes

AICUA ADRIAN, ANA JOSE

Cascante

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

Gares

GARCIA LERANOZ, ELISA

Azkoien

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

Iragarkiaren kodea: F2104941