86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44E/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María De León Arlegui andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko buru. Atal hori dago Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuan.

Erreferentzia: Espediente kodea: 0000-RESP-2021-000015.

Unitate kudeatzailea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

Nafarroako Foru Ogasuna.

Administrazio Atala.

Tel.: 848421396.

Helbidea: Karlos III.aren etorbidea 4, 8. solairua, 31002, Iruña.

Helbide elektronikoa: secadmonhtn@navarra.es.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuetan, azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako horietan, emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. María De León Arlegui andrea izendatzea, bitarte baterako, Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko buru. Atal hori dago Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuan.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 24an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2104896