84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko H-1 unitate morfologikoko H-1A eta H-1B lurzatien birpartzelazioa aldatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko H-1 unitate morfologikoko H-1A eta H-1B lurzatien birpartzelazioa aldatzeko proiektua, Plazaetxea Gestión Integral SL enpresak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2105224