84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko H-9 eta H-17 unitate morfologikoen birpartzelazioa aldatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko H-9 eta H-17 unitate morfologikoen birpartzelazioa aldatzeko proiektua, Promociones Ocec SA enpresak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2105223