84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020-2021eko ikasturtean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzen deialdia. Epea luzatzea

Ikusirik Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak otsailaren 5ean emandako ebazpena eta espedientean jasotako txostenak zein gainerako agiriak, honako hau

EBATZI DUT:

Epea luzatzea, 2020-2021eko ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako Iruñeko ikastetxe publikoek eta itunduek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdian parte hartzeari begira eskaerak aurkezteko. Horretarako, 15 egun naturaleko epe gehigarria ireki da, iragarkia NAOn argitaratu eta biharamunetik aitzina abiatuko dena, eta deialdiaren G.2 oinarria aldatu da, honako testu honekin bat:

“G.2. Eskaerak aurkezteko epea: Martxoaren 25ean amaitu zen epearen gainetik 15 egun naturaleko epe osagarria ezarri da, aldaketa honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria Arloko idazkari teknikoa, Pilar Lanuza Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2105509