84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña quiz jokoa 2021eko Aste Santuan. Laburpena
Identif. DDBN: 555382

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/555382).

“Quiz” motako galde-erantzunen lehiaketa “Trivial” markako joko ezagunaren antzekoa da; kasu honetan, lehiakideek lau galdera-kategoria dituzte. Osotara Done Jakue bidearekin lotutako 44 galdera dira. Galdera horiek xede dute hiriko biztanleek modu didaktiko eta dibertigarrian hiriari eta turismoari buruzko bitxikeriak ikastea, Pamplona-Iruña app-a eta hiriko turismo-webgunea erabiliz. Jokoa adin guztietako pertsonendako da, eta bereziki pentsatuta dago familia edo lagunartean jokatzeko.

Iruñean. 2021eko martxoaren 26an.– Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2105208