84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

5. poligonoko 589. lurzatiaren lagapena, osasun etxe berria eraikitzeko. Jendaurrean jartzea

Cascanteko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratuta, bizilagun edo interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://cascante.sedelectronica.es).

Bigarrena.–Jendaurreko aldia bukatuta, eta zerbitzu teknikoek txostena egin ondotik aurkeztutako alegazioei buruz, jarraitzea espedientearen gainerako izapideekin, eta idazkaritzaren txosten-proposamena egitea, informazio-batzordeak irizpena ematea, eta osoko bilkurara igortzea onets dadin.

Cascanten, 2021eko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2105473