84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 13. Poligonoko 146. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, martxoaren 26ko 75/2021 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion María Aranzazu Elizondo Vertiz eta José Ángel Vidaurre Irigoyenekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 115.4 artikuluan ezarritako lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, etxebizitza handitzeko Berako Katastroko 13. poligonoko 146. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei egun baliodunen epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2105394