84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Goizueta-Arano tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Goizueta eta Aranoko udalek bi entitateen lursailak batzen dituen tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu dute, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela espresuki adierazteko. Hori egiten ez badute, lurrak barrutian sartzeko baimena ematen dutela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Goizueta eta Aranoko udal mugapeak.

Aranon, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2105355