84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, Zuzkidura jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2105497