81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

65C/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea  (ANFAS) entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31000602011983), erregistro honetan 2021eko urtarrilaren 26an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko urtarrilaren 25ean izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) entitatearen Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104080