81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko 7. oinarrian.
Behin betiko onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea aurrekontua betearazteko 7. oinarria.

Erabaki hori 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen haren testua:

7. OINARRIA

Kreditu aldaketak

1. Kontsignaziorik ez duen edo lotura juridikoaren maila gainditzen duen gastu bat egin behar denean, aurrekontua aldatzeko dagokion espedientea izapidetuko da, legezko preskripzioei eta oinarri hauetan araututako berezitasunei jarraikiz.

2. Aurrekontuan egin nahi den aldaketa orok eskatzen du hura justifikatzeko proposamen arrazoitua. Proposamen horretan, orobat, baloratu beharko da aldaketak izan dezakeen eragina hura onartzeko unean ezarrita dauden helburuak lortzeko.

3. Kontu-hartzaileak txostena eginen du aldez aurretik aldaketa espedienteei buruz, eta espedienteok tramitatuko dira oinarri hauetan eta indarrean dagoen legedian ezarritakoari jarraikiz.

4. Batzarrak onetsitako aldaketak ez dira exekutatutako harik eta bete arte behin betiko onespenaren ondoren datorren publizitate tramitea. Salbuespena da kredituak sortzea diru-sarreren bidez.

Zehazki, hau izanen da tramitea:

Kreditu horiek emateko Batzarrak hartutako hasierako erabakia jendaurrean jarriko da Mankomunitateko iragarki-taulan hamabost egun naturaleko epean, bizilagunek edo interesdunek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespen erabakia behin betikoa dela ulertuko da, eta jendaurrean egoteko epea iraganik hartuko du indarra.

Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, Batzarrak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

5. Batzarra ez den beste organo batek onetsitako kreditu aldaketak exekutiboak izanen dira onesteko erabakia hartzen denetik.

Noainen, 2021eko martxoaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Manuel Jesús Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2105093