81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, herriko saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen
dirulaguntzen deialdiarena

2021eko martxoaren 22ko Alkatetzaren 199/2021 Ebazpenaren bidez onartua.

DDBN (Identif.): 554578.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554578).

Lehenengoa.–Onuradunak: deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Zizur Nagusiko saltoki eta negozio guztiek, baldin eta dirulaguntza ematea eragin duen egoeran badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte, eta Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean aurreikusitako betebeharrak betetzen badituzte:

a) Deialdian parte hartu ahal izango dute Zizur Nagusiko udalerrian Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden eta, gainera, jendearentzat irekita dagoen lokal bat duten establezimendu guztiek.

b) Gainera, establezimenduaren titularrak Zizur Nagusian kokatutako autonomoa, mikroenpresa edo ETE (enpresa txiki eta ertaina) izan behar du. Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan jasotako ETEen definizioa erabiliko da. Erregelamendu horren arabera, enpresa txiki edo ertain gisa sailkatuko dira plantillan 250 pertsona baino gutxiago eta urteko 50 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena dutenak. Gainera, enpresa txiki edo ertain izateko baldintza betetzen ez duen beste enpresa baten %25eko partaidetza baino handiagoa ez izatea eskatuko da.

c) Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

–Elkarteak, fundazioak eta aldi baterako enpresa-elkarketak.

–Administrazio publikoak, haien erakunde autonomoak, enpresa publikoak eta beste erakunde publiko batzuk.

–Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

–Banku- eta kreditu-negozioak.

–Gasolindegiak.

Bigarrena.–Helburua: deialdi honen bidez, Zizur Nagusiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-establezimenduetan erosketa sustatu nahi da, COVID19 pandemiaren ondorioz larriki kaltetuta dagoen sektore baten garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Era berean, hurbileko merkataritzan erosketa sustatzea sustatzen da, gure herria bizitzaz beteta mantentzeko; herritarrengandik hurbilen dauden establezimenduen merkataritza-eskaintza zabala ere erakutsi nahi da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Zizur Nagusiko saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen dirulaguntzen deialdia, banakako ebaluazio-erregimenean.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 25.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: deialdiari atxikitzea eskatzeko epea 2021eko apirilaren 19tik 22ra bitartekoa izango da, biak barne.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2104911