81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2241. eta 2242. lurzatietan. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, alda zitezen katastroko 1. poligonoko 2241. eta 2242. lurzatietako lerrokadurak, Iratxeko Monasterioa kaleko 22 eta 24 zenbakietan. Cristina del Portillo Arrarásek eta Manuel Rodríguez Dávilak sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hura argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104070