81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa abeltzaintzako ustiategien arteko distantzian. Behin betiko onespena

2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, argitaratu zen hasierako onespena. Jendaurreko epea iragan ondotik, Alesbesko Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa xehatua Alesbesko arau subsidiarioetan, abeltzaintzako ustiategien eta haien instalazioen arteko distantziak ezabatzeari buruz eta ingurumeneko baldintza teknikoak eta higieniko sanitarioak betetzeari buruz indarrean diren arauetan.

Bigarrena.–Espedientearen kopia bat igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Departamentuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104057