81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontratazioetarako
diru-laguntzen deialdia. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 554220.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554220).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko, horretarako emanez laguntzak eta diru-laguntzak, Vianako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egin diezazkieten, bai enpresek bai banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek.

–Eskatzaileen betebeharrak: 4. oinarria.

Oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke Vianan dauden enpresak –forma juridikoa edozein dela ere–, banakako enpresaburuak, profesionalak eta/edo autonomoak, baldin kontratatzen dituzten langabeak inskribaturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan, Vianan erroldaturik badaude gutienez 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Vianako udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.

Autoenpleguko proiektua pertsona fisiko batek baino gehiagok osatzen badute, proiektu osoa joko da laguntzen onuraduntzat, eta ez proiektuko pertsona fisiko bakoitza. Orobat, aurreko atalean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik, 2021eko urtarrilaren 1a eta argitaratze egunaren artean egindako kontratazioetarako, eta, gainerako kasuetarako, bi hilabetekoa, lan kontratua hasi eta biharamunetik, edo lan kontratua mugagabe bihurtu zenetik, edo, autoenplegurako, autonomoetan alta hartu zenetik. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da dirulaguntza.

Vianan, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2104834