81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, telelanaren erregelamenduan

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki duela telelanaren erregelamendua aldatzea, 3. artikuluko 3. puntuko d apartatuari dagokionez. Xedea da oinarrizko gizarte-zerbitzuko langileak modu ez-presentzialean jarduteko modalitatetik kanpo ez uztea. Honela gelditu da aldaketaren ondorioz:

“d) Honako lanpostu hauek uzten dira berariaz telelanetik kanpo:

–Udaltzaingokoak.

–Zerbitzu anitzetakoak.

–Lorezaintzakoak.

–Erregistro Zibilekoak.

–Atezaintzakoak.”

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Sarrigurenen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2104857