81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2021eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzitin, 2021eko martxoaren 26an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2105095