81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Udal ordenantza, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2021eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzitin, 2021eko martxoaren 26an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2105094