81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko otsailaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 2021eko gastu-aurrekontuan kreditu-gehigarria gaitzeko. Hona hemen:

1/2021 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarriaren espedientea, 112.434,52 eurokoa, gastuen honako partida honetan: 1-92006220001. Obra, udaletxeko fatxadak, patioa eta podologia kontsulta. Honako hauen kargura finantzatuko da: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (68.146,52 euro) eta finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina (44.288 euro).

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu dira aldaketok, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluarekin bat etorriz (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea”). Dekretu horrek aurrekontu eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du, eta foru dekretu bereko 18. artikulura igortzen du.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko martxoaren 23an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2104877