81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-21 (7/CU).

“Iruñeko Udalaren 2020ko abenduaren 22ko erabakia (4/US) jendaurrean egon da, izan ere, 2021eko urtarrilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen; epe hori iraganik, eta ikusirik Joseba Otano Villanuevak, 2021eko urtarrilaren 14an, Administrazioan Euskaraz Taldea ordezkatuz aurkeztutako alegazioa, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoaren hasierako onespenaren kontra, non eskatzen baitzuen euskara eskakizuna jar zekien Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoko postuen %23,9ri. Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2021eko otsailaren 2ko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Ezestea Joseba Otano Villanuevak, Administrazioan Euskaraz Taldea ordezkatuz, Iruñeko Udalak 2020ko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako 4/US erabakiaren kontra aurkeztutako alegazioa. Erabaki horren bidez hasiera batez onetsi zen Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako plantilla organikoa. Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko Zuzendariaren 2021eko otsailaren 2ko txostena aintzat hartuta, plantilla organikoa onetsi egin da.

2. Behin betiko onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2021eko plantilla organikoa.

3. Agintzea espedienteari erregelamenduzko tramitea eman dakion.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2105102