81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, 2021ean kirol jarduerak sustatzeko
diru-laguntzen deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 554588.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554588).

a) Onuradunak: 2021. urtean zehar jarduera Orkoiengo udalerrian garatzen duten kirol elkarteak.

b) Xedea: elkarteen parte-hartzea sustatzea Orkoiengo Udalak interes sozialekotzat jotzen dituen kirol programa eta jardueretan.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 750,00 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Udalaren ediktu taulan argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2104914