81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, 2021ean kultura, hezkuntza, gizarte eta aisialdiko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 554583.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554583).

a) Onuradunak: Orkoiengo gizarte eta kultur elkarteak zein entitateak, oinarrietan ezarritako baldintzak betez gero.

b) Xedea: pizgarriak ezartzea gizarte arloko elkarte eta taldeek parte har dezaten kulturaren, artearen, hezkuntzaren, jostetaren eta gizartearen alorretako jardueren sustapenean, Orkoiengo Udalak onura eta interes sozialekotzat jotzen baditu.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Udalaren ediktu taulan argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2104913