81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Akats zuzenketa, Udalaren gimnasioko kirol instalazioen
erabilera arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketaren
behin betiko onespenean

Akatsa atzeman denez Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzko iragarkian, zeina 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 18an, hona hemen dagokion zuzenketa:

Ordenantzaren 6. artikuluan, honako hau dioen tokian:

“6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean ageri dira.

Erabiltzaile bakoitzak tarifen eranskinean jasotako kuotetako bat ordainduko du kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urteko kuotek bide ematen dute instalazioak kasuan kasuko aldian erabiltzeko. Aldi horiek (hilabetea, hiruhilekoa, seihilekoa, urtea) naturalak izanen dira.

“Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko” kuotak bide ematen du instalazioak erabiltzeko asteburuetan (urte guztiko larunbat eta igande guztiak); Eguberrietan, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra, biak barne, eta Aste Santuan, Ostegun Santutik hasita Pazko biharamunera arte, biak barne.

Aurrez ordainduko dira honako kuota hauek: hilabetekoa, hiruhilekokoa, seihilekokoa eta “asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santukoa”.

Kuota ezin izanen da hainbanatu, eta erabiltzaileak ez du eskubiderik izanen zenbatekoa itzultzeko, ongi justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik; udal administrazioko organo eskudunak baloratuko ditu inguruabarrak eta, bidezkoa bada, gelditzen diren hilabete naturalen zenbatekoa itzuliko du, bajaren data onartzen den hilabetea izan ezik.”

Honako hau behar du:

“6. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Erabiltzaile bakoitzak tarifen eranskinean jasotako kuotetako bat ordainduko du kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urteko kuotek aukera ematen dute instalazioak denbora-tarte horietan erabiltzeko, erabiltzaileen alten eta bajen kasuan hamabostaldi naturaletan, hilabeteko lehen egunetik hamalaura eta hamabostetik dagokion hileko azken egunera bitartean.

“Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko” kuotak bide ematen du instalazioak erabiltzeko asteburuetan (urte guztiko larunbat eta igande guztiak); Eguberrietan, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra, biak barne, eta Aste Santuan, Ostegun Santutik hasita Pazko biharamunera arte, biak barne.

Aurrez ordainduko dira honako kuota hauek: hilabetekoa, hiruhilekokoa, seihilekokoa eta “asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santukoa”.

Kuota ezin izanen da hainbanatu, eta erabiltzaileak ez du eskubiderik izanen zenbatekoa itzultzeko, ongi justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik; udal administrazioko organo eskudunak baloratuko ditu inguruabarrak eta, bidezkoa bada, gelditzen diren hilabete naturalen zenbatekoa itzuliko du, bajaren data onartzen den hilabetea izan ezik.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2104918