81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020ko aurrekontuko 12. eta 13. aldaketak. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2021eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Metautenen, 2021eko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104836