81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Bake epailearen kargua hutsik

Lodosako bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela iragartzen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa) aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, astelehenetik ostiralera. Horretarako, hogei egun baliodun dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosan, 2021eko martxoaren 25ean.– Alkate udalburua, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2105092