81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Leringo Udalak, ahozko proposamen bidezko jendaurreko enkantea iragartzen du herri-lurretako 3/1288, 3/1094, 10/1466 lurzatien eta ondareko 4/42B lurzatiaren aprobetxamendua adjudikatzeko; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluan eta Nafarroako toki entitateen ondasunen erregelamenduaren 156. artikuluan xedatuarekin. (Erregelamendu hori urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretu bidez onetsi zen).

Enkantea 2021eko apirilaren 27an eginen da, eguerdiko ordu batean, Leringo Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta kontratazio atarian.

Lerinen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2105108