81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia egiten da. Eskaerak Udalaren bulegoetan aurkezteko, legezko baldintzak biltzen dituzten interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lakuntzan, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2104929