81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2021eko lan-egutegia

Izabako Udalbatzak, 2020ko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea gai-zerrendako 6. puntua; “2021erako lan egutegia onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea”, alegia. Hona hemen:

“Lehen alkateordeak 2021eko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala,zeina argitaratu baitzen 2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialak, ekainaren 4an. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 24a: Idoiako Andre Maria (herriko jaieguna).

–Uztailaren 26a: Santiago jaiak (herriko jaieguna).

–Uztailaren 27a: Santiago jaiak (herriko jaieguna).

–Irailaren 16a: San Ziprian (zaindariaren eguna).

–Irailaren 17a: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 245 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 215 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta egunero 7 ordu eta 20 minutu iraunen du. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte nahitaez lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Izabako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Gaia aztertu ondotik, Udalbatzak aho batez erabaki du (4 boto):

–2021. urterako lan-egutegia onestea.

–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izabako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Izaban, 2021eko martxoaren 22an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2104955