81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2021erako ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Izabako Udalbatzak, 2020ko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea “Ordenantza fiskalen tarifak berrikustea 2021erako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea”. Hona hemen:

A) Aipaturiko ordenantza fiskalen 2021erako tarifak onestea, kapituluka antolatuta. Hona hemen:

1.–Agiriak:

a) Alderdi batek eskaturik egiten den agiri bakoitzeko: 1,00 euro/orria.

b) Udal agirien kopiak eta fotokopiak: 1,00 euro/orria.

2.–Ziurtagiriak:

a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitza: 2,00 euro.

b) Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: 3,85 euro.

c) Sei urtetik gorako agirietan, prezioa igo egingo da; lehenbiziko plegua: 9,50 euro.

3.–Konpultsak:

Lehen folioa: 1,00 euro. Ondorengo folioak: 0,25 euro folio bakoitzeko.

4.–Prezio publikoak:

–A4-ko fotokopiak: 0,15 euro lehen 10 kopiak; hurrengoak 0,10 euro bakoitza.

–A3 eta koloretako fotokopiak: 0,25 euro/kopia.

–Faxa: 2,00 euro, lehen orria; hurrengoak 1,00 euro bakoitza.

–Udal harrobietatik legarra eta harria ateratzea: 10,50 euro/tona

5.–Udalaren lokalak eta espazioak erabiltzea:

–Jarduera pribatuak, irabazi asmokoak: 11,00 euro

–Kirol, kultura eta hezkuntza-jarduerak: dohainik.

–Erminea pilotalekua erreserbatzea, argindarrarekin: 4,00 euro orduko.

6.–Museo Etnografikoa-Oroitzapenaren Etxea:

–Helduak: 3,20 euro.

–Haurrak (8 urtetik gora), ikasleak eta erretiratuak: 1,60 euro.

7.–Taldekako kanpaldiak:

Ezarritako tasa: 1,20 euro/ pertsona/egun.

Herri-lurretako parajeetarako tasa: 1,55 euro/ pertsona/egun.

8.–Ur hornidurako zerbitzua:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik: 10,60 euro, sei hilabeteko kuota finkoa.

b) Etxean, industrian edo ureztatzen erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,36 euro.

9.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak:

a) Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 240,00 euro urtean.

b) Merkatu eta azoka txikiak, eta kalez kaleko salmenta:

EGUNA

4 ordu bitarte:

5,00 euro

8 ordu bitarte:

10,00 euro

8 ordutik gora:

15,00 euro

c) Merkatu eta azoka txikiak, kalez kaleko salmenta, irabazi asmorik gabeko entitateek antolatuta: 00,00 euro.

10.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak: 15,00 euro/m².

11.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak: 15,00 euro/m².

12.–Gutxieneko eskubideak:

Aurreko 10. eta 11. kapituluengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira gutxieneko zenbatekora iristen, urteko 90,00 euro ordaindu beharko da.

B) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Onetsitako ordenantza fiskal horiek Idazkaritzan ikusgai egonen dira 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Izaban, 2021eko martxoaren 22an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2104954