81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentziaren eskaera

Nafarroako Ingurumena babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jarraian adierazten den espedientea hamabost egunez jendaurrean jarriko dela jakinarazten da. Aipatu espedientea udal-bulegoetan egongo da ikusgai, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek egoki irizten dituzten ohar eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jarduera sailkatuak: NIBEHFL 4D Eranskina.

Jarduera: salgaien biltegia eta noizbehinkako ibilgailu garajea.

Sustatzailea: Plazaola Truck, SL.

Kokalekua: Irurtzungo 16. poligonoko 774. lurzatia (Plazaola kalea, 19 A, etxabea).

Irurtzunen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2105118