81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Pikuberri elkartearekin sinatutako kudeaketa-hitzarmena. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

“Lehenengoa.–2-289 partzelan eskalirrampa gisa eta eraikinari itsatsita San Martin kaletik Pikuberri elkartearena den 2-290 partzelaren eraiki gabeko zati libreraino doan oinezkoentzako sarbide libre eta publikoa egiteko Pikuberri elkartearekin sinatutako kudeaketa-hitzarmenari behin betiko onespena ematea, 2-290 partzelaren erabilerak bokazio publikoa baitu.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea elkarte sustatzaileari, administrazio bideari amaiera ematen diola eta ezar daitezkeen errekurtsoak jakinaraziz.”

Irurtzunen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2104947