81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Akats zuzenketa, Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

Irurtzungo Udalak, 2021eko martxoaren 24ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Lehenengoa.–Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean akatsa zuzentzen duen martxoaren 1eko Alkatetzaren 74/2021 Ebazpena berrestea.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea.”

Ebazpenak honako hau dio:

“Lehenengoa.–Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskaleko hirugarren apartatua aldatzea. Honela geratuko da:

Atakondoa Ikastetxe Publikoaren musika-tailerra: 150 euro ikasturtean.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran berrets dezan, hala badagokio.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Udal Kontu-hartzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Musika Eskolako Zuzendaritzari”.

Irurtzunen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2104946