81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Deialdia, alokairu libreko 7 udal etxebizitza garajedun,
alokairuan jartzeko

Uharteko Udalaren 2021eko martxoaren 16ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zen:

DEIALDIA, ALOKAIRU LIBREKO 7 UDAL ETXEBIZITZA GARAJEDUN, ALOKAIRUAN JARTZEKO

Aurrekariak

Lehenbizikoa.–Familia eta gazteentzako udal etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantza.

Uharteko Udalak, 2021eko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen Familia eta gazteentzako etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantza. Ordenantza hori 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an.

Ordenantzarekin batera, hasiera batez onetsi ziren errentamendu hori arautuko duten prezio publikoak.

Bigarrena.–Deialdia abiarazteko proposamena.

Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak, 2021eko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen Alkatetzari eskatzea deialdi bat abiaraz dezan egun hutsik dauden 7 etxebizitza adjudikatzeko.

Zehazki, Batzordeak erabaki zuen deialdi honetan alokairuko 5 etxebizitza jartzea familiendako, eta 2 etxebizitza gazteendako.

• 02.

• 11.

• 23.

• 26.

• 36.

• 41.

• 43.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.–Alokairu horiek arautzen dituen Ordenantzaren 8. artikuluan honako hau xedatzen da: “alokairuko etxebizitzen eskaria antzemandakoan, betiere alokairu poltsan etxebizitzak badaude eskuragarri, Alkatetzaren ebazpen bidez eta Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak eskatuta, deialdiak irekiko dira etxebizitza horiek eskatu eta adjudikatzeko. Deialdi horretan, zenbat etxebizitza esleituko diren eta horien ezaugarriak adieraziko dira”. Ikusirik, Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak deialdia abiarazteko proposamena egin duela, eta ordenantzak Alkateari ematen diola horretarako eskudantzia,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdia abiaraztea eskaerak egiteko eta errentan jartzeko alokairu libreko 7 udal etxebizitza, honako baldintza hauen arabera:

• etxebizitza horietatik 5 familiendako izanen dira (ordenantzaren 3. artikulua).

• etxebizitza horietatik 2 gazteendako izanen dira (ordenantzaren 3.b artikulua).

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena.–Deialdi honetako balorazio epaimahaia honako hauek osatuko dute: epaimahaiburuak, GIH 2019-2023ko zinegotzi batek eta Geroa Bai-ko zinegotzi batek, edo haiek eskuordetutako pertsonek.

Hirugarrena.–Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak xedatu du, Familia eta gazteentzako etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzan (2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an), ez denez adierazten alokairuko etxebizitzen eskatzaileek lortutako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero hura nola hautsi, halakorik gertatuz gero zozketa bidez hautsiko dela.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Uharten, 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2104848