81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Deialdia, familiei 2021ean dirulaguntzak emateko. Laburpena

Alkatetzaren 2021-0016 Ebazpena, 2021eko martxoaren 23koa.

DDBN (Identifikazioa): 554551.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554551).

Lehena.–Onuradunak.

Deialdi honetako dirulaguntzak jaso ahalko dituzte Garinoaingo herritarrek, dirulaguntza hauek arautzen dituen ordenantzaren bosgarren oinarrian ezarritako baldintzei jarraituz.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak emanen zaizkie ohiko edo aparteko gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten familia-unitateei, premia edo gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko, ordenantzan zehazten baitira. Dirulaguntzek mesede egin nahi diete baliabide ekonomiko gutxi dituzten familiei, beren gizarte-integrazioa errazteko.

Jarduera hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:

osasunarekin, hezkuntzarekin, elikadurarekin eta aisiarekin lotutakoak, gizarteratzea erraztuko dutenak, ordenantzaren hirugarren artikuluan adierazten den bezala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntza hauek emateko oinarri arautzaileak jasotzen dira Garinoaingo familiendako laguntzen ordenantzan (2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa).

Laugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntza egozten zaie 1-3300-4800001 y 1-3300-4800002 aurrekontu-kredituei, eta dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 6.500,00 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Laguntzak eskatuko dira deialdiaren eranskineko ereduaren arabera. Udaleko alkateari zuzenduko zaizkio, eta udaletxeko sarrera-erregistroan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 2021eko urriaren 31ra arte.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira ordenantzaren seigarren oinarrian ezarritako dokumentuak.

Garinoainen, 2021eko martxoaren 23an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2104909