81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Udalerriaren armarria. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea Ziraukiko Udalaren armarri ofiziala bilkuraren espedientean eginbidetua dagoen diseinuari jarraikiz onesteko prozedura abiaraztea.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren Gardentasun Atarian eta udaletxeko iragarki-taulan, gutxienez hilabeteko epean, behin betiko onespena eman aurretik.

Hirugarrena.–Jendaurreko epea igarota erabaki honen aurka alegaziorik aurkeztu ez bada, espediente osoa igorri beharko zaio Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion, eta hau emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik ez bada. Alegaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran ebatziko dira, espediente osoa Nafarroako Gobernuari bidali aurretik.

Ziraukin, 2021eko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2104931