81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko MC 2/2021 espedientea, kreditua onesteko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Castejonen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2105111