81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuotaren salbuespen partziala. hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio udal-igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuotaren salbuespen partzialari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Burlatan, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2105104