81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera

Bete dadin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Jarduera: jarduera sailkatuaren funtsezko aldaketa, jaki prestatuen prestalekuan, hondakin-uren araztegia gehituz, Buñuelgo industrialdean, A karrikako 6. zenbakian (katastroko errerentzia: 350-710/2).

Sustatzailea: Grupo Empresarial Palacios SLU.

Tokia: A karrika, 6. zenbakia (katastroko erreferentzia: 350-712/2), industrialdean.

Udalerria: Buñuel (Nafarroa).

Buñuelen, 2021eko martxoaren 23an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2105005