81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezarri da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Beriaingo Udalaren egoitza elektronikoan, egokitzat jotzen duten dokumentazio guztiarekin batera.

Beriainen, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2105090