81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 631. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren abenduaren 23ko 280/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 5. poligonoko 631. katastroko lurzatiaren xehetasun-azterketa, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, Beriaingo San Francisco 8ko jabekideek sustatua.

Iragarkia 3/2021 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta 20 egun balioduneko epean jendaurrean egonik haren aurka inork ez zuenez alegaziorik aurkeztu, 2021eko martxoaren 4ko osoko bilkuran xehetasun-azterketa behin betiko onestea erabaki zen.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104390