81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 118. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzak abenduaren 23an emandako 279/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 5. poligonoko 118. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Beriaingo Udal Planeko hiri lurzoruko CV unitate finkatuan, Javier M.ª Ordóñez Arangurenek sustatua.

Iragarkia 3/2021 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (eta akats zuzenketa 32/2021 aldizkarian). Espedientea 20 egun balioduneko epean jendaurrean egonik haren aurka inork ez zuenez alegaziorik aurkeztu, 2021eko martxoaren 4ko osoko bilkuran, xehetasun-azterketa behin betiko onestea erabaki zen.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104381