81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Hirigintzako lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak izapidetzea arautzen duen udal ordenantzan (11. zenbakiduna). Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Hirigintzako lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak izapidetzea arautzen duen udal ordenantza (11. zenbakiduna).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian paratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2105112