81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 270. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aplikatzekoa den araudia aldatzeko 5. poligonoko 270. lurzatian. Peña Vercoar-ek sustatu du, eta haren helburua da behe-solairuko eraikin bat egiteko baimena eskuratzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan xedatuarekin bat.

Arguedasen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104517